Prentsa-bulegoa

Prentsa-oharrak

Industria ministroa ETEetarako 'hodeian' oinarritutako web aplikazioen erabileraren alde agertu da

Telekomunikazioetarako eta Informazioaren Gizarterako estatu-idazkari den Victor Calvo-Sotelok 'Cloud Computing' ereduaren erronkei eta honek eskaintzen dituen aukerei buruzko ikerketa bat aurkeztu du, Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Behatoki Nazionalak (ONTSI) egindakoa.

Webgunea duten Espainiako ETEen % 55ak ez ditu ezagutzen hodeiko konputazioak eskaintzen dituen soluzioak. Ezagutzen dituzten % 45etik, %21,7ak erabiltzen du cloud computing soluzioren bat, bestalde hiru laurdenak (% 77,5) inoiz ez du hodeian oinarritutako soluziorik erabili.

Nazioarteko turistek 13.000 milioi euro baino gehiago gastatu zuten urtarrila eta apirila bitartean, % 3,5 gehiago

Eguneko batez besteko gastua % 13,5ean areagotu zen, 108 eurora iritsi arte urteko lehenengo lauhilekoan.

Kanariar Uharteek % 20,8ko igoera izan zuten apirilean eguneko batez besteko gastuan  

Industria Ministerioak, Kreditu Ofizialaren Institutuak (ICO) eta CESGARek autonomoen eta enpresen finantziazioa eskuratzeko aukera sustatzeko hitzarmen bat sinatu dute

Hitzarmen hau sinatuta, Elkarren Bermerako Sozietaterako (SGR) bermearen ICO ildoa dinamizatu nahi dute.

Industria, Energia eta Turismo Ministerioari atxikitako CERSA elkarteak berriro ziurtatu ahal izango ditu SGRak bermatutako eragiketak; eta, CESGARek ildoen berri emango die bere bazkideei.

SGRerako bermearen ICO ildorako 1.000 milioi euro eman da, lau zatitan banatuta, finantziazioaren helburuaren arabera: inbertsioa, ekintzaileak, nazioartekotzea eta likidezia.

José Manuel Soriak eman dio amaiera Zuzendaritzaren Aurrerapenerako Elkartearen mahai inguruari

Ministroak kateekin eta operadoreekin laster akordio bat lortuko dutela espero du, dibidendu digitala aurreratu ahal izateko.

José Manuel Soriak inauguratu du Energiaren eta Ingurumenaren Nazioarteko Azoka

Beste behin ere, Genera 2012 energia berriztagarrien eta energia eraginkortasunaren sektoreko erreferentziazko plataforma izan da.

Industria Ministerioak manufakturaren eta automobilgintzaren industriarako diru-laguntzen deialdiak argitaratu ditu

EAOan argitaratu da manufakturarekin lotutako industria guztiko enpresen lehiakortasuna hobetuko duten industria-jarduerak finantzatzeko diru-laguntzen deialdi orokorra eta automobilgintzaren segmentuko deialdi berezia (161 milioi eurotako eta 220 milioi eurotako laguntzak, hurrenez hurren).

Diru-laguntza horiei esker, kredituak lortzeko zailtasunak dituzten enpresek epe luzerako finantzaketa lortuko dute. Maileguen amortizazio-epea gehienez 10 urtekoa izango da, gehienez 2 urteko gabezia-epea barne, abal gabe eta %3,95eko interes tasarekin.

Diru-laguntza hauen helburua gure industriaren lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzen duten inbertsioak indartzea da, ekoizpenaren eraginkortasuna, malgutasuna eta iraunkortasuna areagotzera bideratutako jardueren bidez.

Nazioarteko turisten etorrera %1,1 areagotu da urteko lehenengo lau hileetan.

2012ko urtarrila eta apirila bitartean, 13,7 milioi turista izan zen Espainian.

Aipagarria da Frantzia eta Alemaniatik etorritako bidaiarien gorakada.

José Manuel Soria-k KPMG-k eta Europa Press-ek antolatutako bazkarian parte hartuko du

Sistemaren defizitari aurre egin ahal izateko "momenturen batean argiaren tarifek gora egin beharko dutela" ziurtatzen du.

José Manuel Soria Lorcako lurrikararen lehenengo urteurrenaren oroitzapenezko ekitaldietan izan da

Ministroak eta Murtziako eskualdeko presidenteak hitzarmen bat sinatuko dute Lorcako berrindustrializaziorako laguntzak bultzatzeko eta kudeatzeko.

Gobernuak espero du Boliviak bidezko prezioa ordainduko diola REEri bere filial TDE nazionalizatzeagatik

Industria, Energia eta Turismoko ministro José Manuel Soria, berak hala eskatuta, Kongresuko Industria, Energia eta Turismo Batzordearen aurrean mintzatu da REEren Boliviako filialaren desjabetzea azaltzeko.

José Manuel Soriak adierazi du Gobernuaren ustez tamalgarria dela TDEren desjabetzea, baina esan du erabaki hori bat datorrela Konstituzioarekin eta Boliviako legeekin.

Argentinan YPF-ren desjabetze prozesuan gertatu ez bezala, Boliviako gobernua hizketan jardun da Espainiako autoritateekin eta REErekin, akordio batera iritsi eta Espainiako enpresari konpentsatu ahal izateko. Espainiako gobernuak REErekin batera egon eta enpresa babestuko du negoziazio prozesuan.

Prentsa oharrak hautatu

y