Nabigaziorako Gida
Mikroformatuak
Webgune batek mikroformatuak erabiltzen baditu, horrek esan nahi du informazioa makinek ulertzeko modu jakin batean kodifikatuta dagoela, horrela, erabiltzaileei funtzionaltasun gehiago eskaini ahal izateko.
Esaterako, "Paseo de la Castellana 162" testua helbide bati dagokio, baina makinari testua helbide bat dela esan ezean, makinak ez du informazio hori ulertuko. Mikroformatuak erabilita lortzen da makinek testu hori helbide gisa ezagutzea, eta hortaz, datu hori erabil dezakete, adibidez, mapa baterako esteka erakusteko, horrek erabiltzaileari bilaketa erraztuko baitio.
Nola erabil ditzaket mikroformatuak?
Hasteko, plug-in bat instalatu behar zaio nabigatzaileari, programatxo gehigarri bat, alegia.
-
Mozilla Firefox : plug-in Operator .
-
Safari para Mac : plug-in Safari Microformats .
-
Intenet Explorer : Oraingoz ez dugu ezagutzen nabigatzaile horrentzat pluginik. Hala ere, etorkizuneko bertsioetan mikroformatu aplikazioak izango dituzte.
-
Opera : Oraingoz ez dugu ezagutzen nabigatzaile horrentzat pluginik. Hala ere, etorkizuneko bertsioetan mikroformatu aplikazioak izango dituzte.
Adibide gisa Mozilla Firefox-entzat Operator plug-ina erabiliko dugu. Kontuan izan funtzionamendua beste plug-in batzuen antzekoa dela. Instalatutakoan, barra berri bat agertuko zaigu.
Mikroformatuak erabiltzen diren orrietan erabil ditzakegun botoiak aktibatu egingo dira. "Options" botoiaren bitartez, agertzea nahi dugun botoiak agertzeko konfigurazioa egin dezakegu. Hona hemen ohikoenak:
-
Addresses : helbide fisikoa, esaterako, Ministerioak Madrilen duen eraikin nagusiaren helbidea. Botoia sakatuz gero, toki hori mapa batean aurkitzeko aukera izango dugu.
-
Contacts : Kontaktuak. Ondoren kontaktuen libretara esportatu daitezke, Outlook-en libretara adibidez.
-
Events : gertakizun edo data garrantzitsuak. Outlook edo Google Calendar bezalako agenda pertsonaletara gehitu daitezke.
-
Locations : mapetan tokiak kokatzea koordenada geografikoen bidez.
Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren web gunean nabigatzerakoan, botoi batzuk edota besteak aktibatuko dira. Ahal den neurrian "lan txiki" batzuk errazten saiatu gara, hala nola, mapetan helbideak aurkitzea edota norbere egutegian data garrantzitsuak gehitzea.
Mikroformatuei buruz informazio gehiago behar izanez gero, honako helbide hauek kontsulta ditzakezu: