Nabigaziorako Gida

Zer da eta nola erabiltzen da KML artxibategi bat?

KML artxibategia datu geografikoak gordetzen dituen fitxategia da. KML artxibategien bidez elkarren artean lotura duten hainbat toki koka daitezke mapa batean.

KML artxibategiak Google Earth programarekin erabiltzeko garatuak daude. Dena den, Google Maps aplikazioarekin ere erabil daitezke.

KML fitxategi bat sartzeko, honako urrats hauek eman behar dira:

  1. Zure ordenagailuan deskargatu doan Google Earth programa. Ondoren instalatu eta exekutatu.
  2. Sakatu "Gehitu" eta ondoren "Sare esteka..."
    Sare esteka
  3. Elkarrizketa leiho bat agertuko da. Aldatu izena, esaterako "Espainiako Gobernua".
    Elkarrizketa leiho bat agertuko da
  4. Sakatu "Arakatu" botoia eta hautatu nahi duzun KML artxibategia. Adibidean Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren KML artxibategia erabiliko dugu.
    Arakatu
  5. Sakatu "Ireki" eta ondoren, "Onartu". Automatikoki "Tokiak" atalaren alboko panelean sedeak kargatuko dira.
    Tokiak
  6. Edozein esteka sakatzen baduzu, mapa leku horretara gerturatuko da.

Programaren funtzionaltasun gehiago ere erabil daitezke; hala nola, ibilbideen marraketa, distantziak kalkulatzea, bistak hiru dimentsiotan, etab. Aukera horiei buruz gehiago jakiteko, programaren laguntzarako edukietara jotzea gomendatzen dizugu.

KML artxibategien edo Google Earth programaren inguruan informazio gehiago behar izanez gero, jo honako helbide hauetara:

Nahi izanez gero, Internet bidez beste geolokalizaziorako aukera batzuk ere erabil ditzakezu