Nabigaziorako Gida

Irisgarritasuna

wai Administrazio publikoen webguneek UNE 139803:2004 arauak jasotako irisgarritasun irizpideak bete behar dituzte. Araudi honek zehazten ditu edozein web atarik, irisgarri izateko, bete beharreko ezaugarriak. Gainera, egun Espainian indarrean dagoen IKTen Irisgarritasun Ziurtagiria ere araudi honetan oinarritzen da (web irisgarritasuna).

Era berean, administrazioko webguneek 2. lehentasunaren egiaztapeneko puntu guztiak bete behar dituzte (A Bikoitzaren mailara egokitzea); hauek World Wide Web ( W3C ) partzuergoaren Web Irisgarritasunerako Ekimenak ( WAI ) zehaztu ditu webeko Edukien Irisgarritasun Irizpideetan ( WCAG 1.0 ).

Industria, Energia eta Turismo Ministerioaren helburua bere webgunea ahalik eta irisgarriena eta erabilgarriena izatea da. Horregatik, irisgarritasun estandarretara eta araudietara egokituz gauzatu da. Dena den, ezin ziurta dezakegu orri guztiek estandar hauek % 100 betetzen dituztenik, atariko atal batzuk egokitze eta hobetze prozesuan baitaude. Webgune honetako informazioa lortzeko zailtasunik baduzu, mesedez, gurekin harremanetan jar zaitez harremanetarako formulario honen bidez. Beharrezko hobekuntzak ahalik eta azkarren egingo ditugu.

Sinadura elektronikoa duten eragiketak egiteko,nabigatzaileak javascript ez ezik elektronikoki sinatzeko beharrezko osagaiak ere izan behar ditu.

Atzipen azkarreko teklak

Tekla konbinazio jakin bat sakatuta, hainbat orritara edota orritako edukietara azkarrago sartu ahal izango zara.

  • S Nabigaziorik ez (zuzenean edukira joan)
  • 0 Irisgarritasuna
  • 1 Hasierako orria
  • 2 Nabigatzeko gida
  • 3 Web mapa
  • 4 Bilaketa
  • 5 Harremanetan jarri
  • 6 Bulego birtuala
  • 7 Lizitazio publikoa
  • 8 Oposaketak eta lehiaketak
  • 9 Dokumentazioa

Erabiltzen duzun nabigatzailearen arabera, prozedura desberdina izango da. Ondoren, nabigatzaile arruntenetarako prozedura azalduko dugu.

Internet Explorer 5 eta berriagoak (Windows):
Eduki sakatuta Alt tekla, sartzeko hizkiaren edo zenbakiaren teklari eman, bi teklak askatu, eta ENTER sakatu.
Firefox 2 (Windows):
Letra larrien tekla eta Alt sakatuta eduki aldi berean eta sartzeko hizkiaren edo zenbakiaren teklari eman.
Firefox, Mozilla eta Netscape 7+ (Mac OS X):
Eduki sakatuta Ctrl tekla eta sartzeko hizkiaren edo zenbakiaren teklari eman.
Safari eta Omniweb (Mac OS X):
Eduki sakatuta Control tekla eta sartzeko hizkiaren edo zenbakiaren teklari eman.
Konqueror (Linux):
Eduki sakatuta Control tekla eta sartzeko hizkiaren edo zenbakiaren teklari eman.

Testuaren neurria

Web orri honetako testuaren neurria aldatu nahi baduzu, nabigatzailean bertan, “Ikusi” menuan, “Testuaren neurria” aukera. Hizkien neurria handitu edo txikitu ahal izango duzu.