Zer da Turismo 2020?

Egungo turismo-eredua eraldatzen ari da. Beraz, beharrezkoa da bultzada ematea Espainia, turismo arloan, munduko lider gisa sendotzeko.

Espainiako turismo-sistema ahalik eta lehiakorrena eta jasangarriena izateko, Turismo 2020 planaren garapena bultzatu zuen Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak. Plana 2007ko azaroaren 8ko ministroen kontseiluan onartu zen, sektore publikoaren eta pribatuaren artean adostu ostean.

Turismo 2020 planak, jarraian aipatu moduan, erantzuten die gaur egungo eta etorkizuneko turismoak mahaigainean dituen errokei:

  • turismo-helburu helduentzako eredu berri batekin, merkatuetako gure sailkapena hobetuta,
  • esperientziazko produktu berritzaileak sustatuta eta garatuta,
  • xehetasunaren kultura eta bezeroen arreta indartuta,
  • konpromiso jasangarri sendoak hartuta, turismoaren gizarte- eta lurralde-oreka bultzatzen duten baliabideen balioa handituta,
  • ezagutzaren eremua sakonduta, berrikuntza sustatuta eta talentua erakarrita eta hobetuta.